XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gure barkamenak aurre hartzen ahal dio Jainkoaren barkamenari?.
Gure barkamena ahal da Jainko barkamenaren eredu eta justifikazio?.
Ez dabil hemen arazoa.
Jainkoaren nerekiko barkamenak nire besteekiko barkamena gogorarazten dit.
Norberak hartu duen Jainkoaren barkamena, atoan eta laster besteei trasmetitu beharra da.
Barkamen jarrera falta delarik, Jainko barkamena eskatzea azpikeria beltza baizik ez da.
Bigarren personako eskariek (santifikatua zure izena; etor bedi zure erreinua...) Jainkoa, jaun gisa agert dadila eskatzen dute;
Bigarren eskariok aurrenekoen (santifikatua zure izena; etor bedi zure erreinua) aktualizazioa dira.
Harrigarria da eskari hau.
Goiko zu / gu, zure / gure paralelismoa hausten du eta bapatean amaitzen da.
Honetaz gainera, hauxe bakarrik da ezezko sentiduan dagoen eskaria.
Guzti honek ba du xederik; intentzionatua da noski.
Hemen jokoan dagoen arazoa ez da eguneroko tentazioena; azken proba edo tentaldi handia baizik.
Lehen begiratuan Jainkoak garamatzala tentaldira esan daiteke.
Baina Santiago apostoluak berak arbuiatzen du interpretazio hau.
Eta juduen goiz-arratsaldeko otoitz batek garbi uzten du esaldi horren sentidua.